XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) adibidez, Atzekoz Aurrera izeneko hiztegia, edozein hitz bukaera emanda hitz zerrenda ematen dizuna.

Pentsatu -tasun eta -keria atzizkiez bukatutako ariketak prestatu behar dituzula, edo bertso ariketak antolatu nahi dituzula...

Etekin handia ateratzea dago honelako programei, zalantzarik gabe, hori bai, beti ere ikaskuntza ihardueretan egokiro integratuz.

Euskararengan arlo honetan pixkanaka pauso txiki handiak ematen ari dira.

Une honetan merkatuan euskarazko testu prozesadorerik ez dugun arren, Microsoft etxea Word ari da euskaratzen agian artikulu hau argitaratzen denerako hortxe izango dugu.

Pakete integratuetan testu prozesadoreak, grafikoak, datu baseak eta komunikaziorako baliabideak, besteak beste, izaten ditugu batera erabilgarri.

Honelako paketeak hizkuntzaren arlo konkretuak (adibidez, turismoa) eta idazketa teknikak lantzen dituzten ikastaroetan gehien bat izan daitezke aproposak.

CD-ROMen kasuan tresna erabilgarriak ditugu, irakasleentzat batez ere: ikaskuntza materiala prestatzeko aukera aparta ditugu hauek.

Hiztegiak, entziklopediak, egunkariak eta multimedia paketeak topatzen ditugu CD-ROM hauetan.

Informazio asko batera gordetzen dute eta bilaketa modu ugari eskaintzen dizkigute.

Ikasleek ere erabil ditzakete beren ikaskuntza aktibitateetan, hala ere, gure ustez, irakasleak aktibitatea prestatua eta gidatua antolatu beharko luke.

CD-ROMetan informazio gehiegi atzigarri dagoenez ikasleak galduta aurki lezake bere burua.

Ingelesarako existitzen diren CD-ROMak franko dira, eta, honengatik, iturri garrantzitsua dute eskoletan ikaskuntza materiala prestatzean.

Gure egoera bestelakoa bada ere, pixkanaka sortzen ari den materiala gure ikaskuntza ihardueretan kontuan izatea komeniko litzaiguke, hots, garatze prozesuan dagoen Euskal Herriko entziklopedia elektronikoa.

Hipertestuak azkenekoak ditugu aztergai.

Hauetan testu informazioa sortu eta era ez-sekuentzial eta asoziatiboan informazioa atzi dezakegu.

Testuan zehar nabigatu; esaldi erdian zaudela hitz bati buruzko informazioa bilatu edo gramatikari buruzko informazioa eskatu eta gero testura itzuli zuzenean zinen tokira;

ariketa baten zehar edozein unetan aurretik egindako mota bereko ariketak kontsultatu eta abar luze bat egin daiteke hipertestuekin.